Aurrera Futbol taldeko batzordeko kideek azaldu dute Arkiskil futbol zelaiaren egoera kaxkarrak zuzenean eragiten diela taldeko txikienei: «gaur egun ezin dute futbol zortzian jokatu eta jolastu eta entrenatu, dena, pistan egin behar izaten dute».
Urtarrilaren 21ean futbol eskolen arteko partiduak jokatu zituzten Leitzako kiroldegian. Leitzako Aurrera futbol taldeko jokalariak, Betelukoak eta Lekunberriko Beti Kozkor taldekoak aritu ziren elkarren kontra, benjaminaurreko eta benjamin mailakoak. Hitzordua aldarrikapenerako ere baliatu zuten eta pasa den astean Aurrerako gainerako jokalariek egin bezalaxe, futbol zelai artifiziala eskatu zuten.
Aurrera Futbol taldeko batzordeko kideek azaldu dute Arkiskil futbol zelaiaren egoera kaxkarrak zuzenean eragiten diela taldeko txikienei: «gaur egun ezin dute futbol zortzian jokatu eta jolastu eta entrenatu, dena, pistan egin behar izaten dute».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.