Espainiako lehenengo mailako kluben txapelketako bigarren jardunaldian erraz nagusitu da Umore Ona

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 23a, 11:00

Antton Apezetxea, Beñat Apezetxea eta Eñaut Lizeaga, Umore Onarekin Espainiako lehen mailako klub arteko txapelketan ari diren hiru pilotariak.

Joan den urtean bigarren mailatik lehenengo mailara igotzea lortu ondotik, Espainiako kluben txapelketan hasia da Goizuetako Umore Ona pilota elkartea. Igande arratsaldean etxean jokatu dute Larraunen kontra eta bi partidetan erraz nagusitu dira.

Jendetza bildu zen igande arratsaldean Goizuetako pilotalekuan.

 

Buruz buruko partidan, Umore Onako Eñaut Lizeagak bi jokoak irabazi zizkion Larraungo Unau Astizi (10-4 eta 10-5) eta binakako partidan ere bi jokoetan nagusi izan ziren Umore Onako Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea, Larraungo Iñaki Galartza eta Iñigo Gurrearen kontra (10-2 eta 10-5).

Umore Onako Apezetxeatarrak eta Larraungo Galartza eta Gurrea, igandean Goizuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun