Urtarrilaren 26an egun osoan zehar jasoko dituzte jostailuak eskolako trinketean eta karteltxo baten bidez zehaztuko dute jostailuak non utzi behar diren. Egoera onean dauden jostailuak bakarrik onartuko dituztela argitu dute. Bilketa bukatuta, beharra duten familien artean banatzeko erakunde baten eskuetan utziko dituzte jostailuak.