Urtarrilaren 27an, Goizuetako plazatik abiatuko da autobusa 08:00etan eta ibilaldiaren irteera puntura, Besabira, joanen dira. Lau ordu eta erdiko itzulia osatuta, 14:00etan iritsiko dira atzera Goizuetara. Ibilaldia osatu nahi dutenek Elena estanko eta arropa dendan eman beharko dute izena urtarrilaren 25a, osteguna, baino lehen. Izena emateko orduan hamar euro ordaindu behar dituzte autobusaren truke. Parte hartzaile kopurua 28 pertsonetara mugatu dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.