Korrika Goizuetatik pasa zeneko irudiak baliatu ditu Goizuetako Korrika Batzordeak herritarren harra pizteko. Zehazki, 1984, 2001, 2005 eta 2009ko irudiak agertzen dira bideoan. Duela hamabost urtekoak dira azkenekoak, orduan pasa zen azkenekoz Goizuetatik euskararen lekukoa. Martxoaren 19an pasako da berriz ere Korrika Goizuetatik eta kilometroak salgai jarri dituzte dagoeneko. Interesa duenak goizuetakorrika@gmail.com helbidera idatzita eros dezake.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.