Ipar-eskia egitera Izabara joateko aukera Mendibil Mendi Taldearen eskutik

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 22a, 14:00

Urtarrilaren 27a baino lehenago eman behar da izena.

Otsailaren 25ean, larunbatean, elur artean gozatzeko asmotan dira Leitzako Mendibil Mendi Taldekoak. Izabara joanen dira ipar-eskian aritzeko. Interesa dutenek Maimur edo Astiz liburu-dendetan izena eman beharko dute urtarrilaren 27a, larunbata, baino lehen.

Izena ematearekin batera, ordainketa ere egin beharko dute Aurrera Mendibil Mendi Taldearen kontu korrontean. Salneurri desberdinak zehaztu dituzte. Helduek (13-64 urte artekoek) 10 euro ordainduko dute pistetako sarreraren truke eta 6 euro ordainduko dituzte umeek (12 urtera arte) eta seniorrek (65 urtetik gora). Pistetako sarrera ordaintzeaz gain, eskiak, botak eta makilak ere alokatu nahi dituztenek 18 euro (helduek) eta 14 euro (umeak eta seniorrak) ordaindu beharko dituzte. Elur erraketak erabili nahi dituztenek, ez dute pistetarako sarrera ordaindu behar. Nahi duenak elur-erraketak eta makilak aloka ditzake 12 euroren truke. 

Hainbat argibide ere eman dituzte antolatzaileek: adin txikiko bakoitzak arduradun bat izan beharko du eta otorduak norberak eraman beharko ditu. Garraio zerbitzua parte-hartzaile kopuruaren arabera antolatuko dute eta bertan ordaindu beharko da. Argibide gehiago nahi dituenak mendibilaurrera@hotmail.com helbidera idatz dezake.

Otsailaren 25ean Leitzako Herri Aretotik aterako dira goizeko 7etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun