Beñat Apezetxea goizuetarra txapeldun izan da Elgoibarko San Anton pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 22a, 15:00

San Anton pilota txapelketako txapeldun eta txapeldunordeak, antolatzaileekin batera, ostiralean Elgoibarren jokatutako finalen ondotik. Argazkia: BARREN

Antton Apezetxea goizuetarra eta Goiuri Zabaleta leitzarra, berriz, txapeldunorde suertatu dira

Umore Onako Beñat Apezetxea goizuetarra Elgoibarko Lagunak Pilota Elkarteak antolatutako San Anton torneoko Promesa mailan irabazlea izan da, Oiarpeko Unax Landarekin batera. Urtarrilaren 19an, ostiral gauean jokatutako finalean Oier Ibarluzea eta Iker Garziaren kontra 22-11 irabazi zuten.

Oiarpeko Landa eta Umore Onako Beñat Apezetxea txapeldun Elgoibarren.

 

Elite mailan, aldiz, Umore Onako Antton Apezetxea goizuetarra txapeldun orde izan da, Aurrera Tolosako Josu Igoaren bikote eginez. Finalean ez zuten egunik onena izan eta 6-22 galdu zuten Oberenako Javier Oskoz eta Markel Lizeaga hernaniarraren kontra.

Goiuri Zabaleta pilota boleaz astintzen, Garai begira duela, ostiraleko finalean.

 

Emakumeen lau eta erdiaren barreneko buruz buruko finala izan zen berdinduena. Goiuri Zabaleta leitzarrak ongi estutu zuen Leire Garai, baina azkenean gasteiztarra 22-15 gailendu zitzaion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun