Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte Leitzan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 19a, 18:00

Sariak izanen dituzte irabazleek.

Ilbeltzaren 2oan jokatuko dituzte  Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako lehenbiziko kanporaketak Leitzan. Torrea tabernan egin dute hitzordua 16:00etan. Izena ematerakoan 20 euro ordaindu beharko dituzte bikoteko. Larunbateko irabazleek bi lagunentzako otordua eta Errigorako saskia irabaziko dute.

Hurrengo kanporaketak otsailaren 10ean Txoko tabernan, otsailaren 17an Gaztañagan eta otsailaren 24an Leitzarra tabernan izanen dira.

Martxoaren 2an jokatuko dute Leitzako finala Torrean 16:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun