Goizuetatik Formigalera eskiatzera joateko proposamena egin du Arainburu Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 19a, 15:00

Urtarrilaren 23a baino lehenago eman beharko dute izena interesa dutenek.

Otsailaren 3an izanen da irteera 05:00etan herriko plazatik eta 20:30 aldera itzuliko dira. Izen ematea Elena estankoa eta arropa dendan egin behar da urtarrilaren 23a baino lehenago. Parte hartzaile kopurua 28 pertsonetara mugatu dute eta irteera egin ahal izateko gutxienez 25 pertsonak eman beharko dute izena. 

Izena emateko orduan 75 euro ordaindu beharko dituzte, autobusa eta forfaitaren truke. Eskien alokairua behar dutenek 20 euro gehiago ordaindu beharko dituzte eta segurua hartu nahi dutenek 3,5 euro. 

Bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko ditu eta aldatzeko arropa. Antolatzaileek azaldu dute eguraldi oso txarra iragarrita egonez gero, 48 ordu lehenago irteera bertan behera uzteko aukera izanen dela. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun