Espainiako lehenengo mailako kluben txapelketako jardunaldia izanen dute igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 19a, 15:30

CP Najerinoko Merino II.a eta Prado eta Umore Onako Antton Apezetxea eta BeƱat Apezetxea joan den larunbatean Naiaran. Errioxako bikotea gailendu zen, baina banaka Umore Onako Lizeagak irabazi zuen.

Joan den larunbatean Naxeran jokatu ondotik, Umore Onak Larraun hartuko du 18:00etatik aurrera

Joan den urtean bigarren mailatik lehenengo mailara igotzea lortu ondotik, Espainiako kluben txapelketan hasia da Goizuetako Umore Ona pilota elkartea. Joan den asteburuan Naxeran aritu ziren Umore Onako pilotariak eta urtarrilaren 21ean, igandean, 18:00etan hasita, Larraunen kontra jokatuko dute.

Buruz buruko partidan, Umore Onako Eñaut Lizeaga, Larraungo Astizen kontra ariko da eta binakako partidan, berriz, Umore Onako Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea, Larraungo Galartza eta Gurrearen kontra.

 

Naxeran estreinakoa

Aipatu bezala, urtarrilaren 13an, joan den larunbatean Naxeran (Errioxa) jokatu zuen Espainiako lehen mailako kluben txapelketako lehen jardunaldia, CP Najerinoren kontra. Buruz buruko partidan, Umore Onako Eñaut Lizeagak lehenbiziko jokoa galdu arren, bigarrena eta kitarakoa irabazi zuen Najerinoko Hormaetxeren kontra (10-4, 7-10 eta 1-5). Binakako partida, aldiz, bi jokoak galdu zituzten Umore Onako Beñat eta Antton Apezetxeak Najerinoko Prado eta Merino II.a profesional ohiaren kontra (10-4 eta 10-2).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun