Mezako eta hamaiketakoko irudiak dira Felix Loiartek bidalitakoak. Esteban Arozenak bidalitakoetan, berriz, aski ongi ikus daiteke San Anton eguneko ohitura. Hala azaldu du berak: «Beñat Apezetxea pilotaria ageri da argazkietan. Zaldi eder batekin azaldu zen eta ermitari hiru buelta eman zizkion, ohitura izaten den bezala, eta apaizak bedeinkazioa eman zion».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!