San Anton egunaren bueltan ospakizuna izanen dute bihar Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 16a, 18:00

Meza bukatutakoan salda eta txistorra banatuko dituzte.

Urtarrilaren 17an, asteazkenean, 11:15ean egin dute hitzordua San Anton ermitan. Azienden bedeinkazioarekin hasiko dute eguna eta segidan, meza kantatua izanen dute. Bukatzeko, 12:15 aldera salda eta txistorra banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun