Mendi irteerak antolatzeko taldea sortu dute Areson

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 16a, 08:00
2023ko abenduaren 31n Ulizarko kaxkoan bildu zen herritar taldea.

Abenduaren 31n Ulizarko kaskora igotzeko hitzordua egin zuen taldetxo batek eta herritarren artean zabaldu zuten hitzordua. Hogeita hamar bat lagun elkartu ziren eta han sortu zitzaien ideia: «herrian mendirako zaletasuna badela badakigu eta herritarrek elkarrekin mendi bueltak egiteko whatsapp talde bat sortzea ideia ona zela pentsatu genuen». Taldea osatu eta herritarren artean zabaldu zuten gonbidapena, egun gutxian 40 lagunetik gora ditu taldeak. Aurrerantzean bertan partekatuko dituzte hitzorduak. 

 

Mendian federatzeko aukera

Nafarroako Mendi Federazioak 2024rako federatzeko epea ireki du. Urtero bezalaxe, Kirol Mankomunitatearen bidez egin daiteke tramitea eta hala egiten dutenek, %10eko deskontua eskuratzeko aukera izanen dute. Gainera, aurten D modalitateko lizentziek ere deskontua izanen dute. Dena den, deskontua lortzeko ezinbestekoa izango da KirolMank Mankomunitatea osatzen duten herrietako batean erroldatuta egotea. Horregatik, izena emateko orriarekin batera errolda agiria aurkeztu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun