Euskal Herria Mendi Erronkako ibilbidea oinez osatzeko azkeneko etapa igandean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 16a, 14:00

Lekunberri eta Leitza arteko 21 kilometroko etapa eginen dute igandean.

Euskal Herria Mendi Erronkako antolatzaileek ibilbidea lau etapatan oinez egiteko aukera eskaini dute eta azkeneko zatia, Lekunberri eta Leitza artekoa, falta zaie 67 kilometroak osatzeko. Behin baino gehiagotan egin dute hitzordua, azkenekoz urtarrilaren 7an, baina eguraldi txarraren ondorioz bertan behera utzi behar izan dute. Hurrengo saiakera ilbeltzaren 21ean, igandean, eginen dute.  Goizean, 08:00etan aterako dira Lekunberritik eta 21 kilometroko bidea izanen dute Leitzako plazaraino. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute urtarrilaren 18a baino lehenago info@ehmendierronka.eus helbidera edo 676 87 50 89 telefonora idatzita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun