Bi leitzarrek parte hartuko dute ETB1-eko 'Sukaldarien liga' saioan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 15a, 14:00

Leitzako Goiko Soroa baserriko ama-semeek parte hartuko dute lehiaketan.

Miren Alduntzin eta Egoitz Zabaleta ama-semeek parte hartuko dute ETB1eko sukaldaritza saio berrian. Leitzarrak izanen dira eskualdeko ordezkari bakarrak. Urtarrilaren 16an, asteartean, 22:15ean estreinatuko dute Sukaldarien liga eta hamar astez luzatuko da. Bertan, 50 sukaldari amateur eta profesional ariko dira lehian Euskal Herriko sukaldaririk onenaren titulua eta 25.000 euroko saria eskuratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun