Leitzako Kaxkabeltza Elkarteak jakinarazi du nortzuk diren lau saskien irabazleak

Ttipi-Ttapa 2024ko urtarrilaren 12a

Lau saski banatu dituzte.

Leitzako Kaxkabeltza Elkartekoek kanpaina berezia egin dute aurtengo Eguberrietan bezeroak saritzeko. Komertzioak atalka banatu eta lau saski osatu dituzte erosketak egiten zituztenen artean zozketatzeko: ongizate saskia, moda saskia, jan-edan saskia eta zerbitzuena. Gaur eguerdian egin dute zozketa Karrape Irratian eta duela gutxi eman dute irabazleen berri.

700 euroko balioa duen ongizate saskia: Juan Bautista Erasori egokitu zaio.

800 euroko balioa duen jan-edan saskia: Sagrario Oterminek irabazi du.

500 euroko moda saskiaren irabazlea: Ainhoa Ocaña izan da

 500 euroko zerbitzuen saskia: Sergio Garmatsak lortu du.

Saridunak egokitu zaion saskiari dagozkion komertzioetan erabili beharko du irabazitako dirua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun