Haurren garapenari buruzko hitzaldia eskainiko dute urtarrilaren 18an Areson

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 11a, 15:00
Nahia Alkorta izanen da hizlaria.

Leitza, Areso, Arano eta Goizuetako Familien Txokoak Aresoko Eskoletxean eginen du hurrengo hitzordua. Haurraren garapenari buruz hitz egiteko Nahia Alkorta gonbidatu dute. 16:30ean hasiko da hitzaldia eta 18:00ak aldera arte iraunen du. Saioa 0-3 urte arteko haurren familiei zuzenduta dagoela azaldu dute. Interesa dutenek izena eman beharko dute urtarrilaren 16a baino lehen 948 51 08 40 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun