Herriko adinekoen egoeraz hitz egiteko bilera eginen dute gaur Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 10a, 20:00
Goizuetako adinekoak jubilatuen egunean.

Goizuetako Udalak herriko adinekoen egoerari buruzko lanketa berezia egin du Solera Ruralekin batera. Egoeraren diagnosia egin eta ekintza plaza zehaztu dute. Horien aurkezpena egin eta herritarrek izan ditzaketen ekarpenak biltzeko bilera deitu dute urtarrilaren 11n, ostegunean. 

Herriko Etxeko ganbaran egin dute hitzordua 18:00etan eta herritar guztiak parte hartzera animatu nahi dituzte: «gure herria osatzen duten zatirik handiena izateaz gain, gure herriko historia, esperientzia, memoria... direlako, goazen gure altxorrak zaintzera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun