Egoerak txarrera egiten badu, Andoaindik Iruñera doan bidean, Andoainen moztuko dute errepidea. Iruñetik Gipuzkoara doazenen kasuan, berriz, Berastegi pareraino joan ahalko dira autobidetik. Hor ibilgailu arinek GI-2130 errepidea hartzeko aukera izanen dute, baina ibilgailu astunek ez, buelta emanaraziko diete.
Bestalde, Gipuzkoako Diputazioak iragarri duenez, elurragatik A-15 autobidea ixten dutenean, Tolosa eta Leitza lotzen dituen GI-2130 errepidean eta N-1ean mantentze-lanak indartuko dituzte.