'Noiz erosiko diogu sakelakoa?' hitzaldia eskainiko dute ilbeltzaren 12an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 10a, 12:00

Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioa izanen da.

Zergatik erosten dizkiegu telefono mugikorrak seme-alabei? Noiz erosten dizkiegu, zer adinetan? Zertarako erabiltzen dute gazteek sakelakoa? Nola ematen diegu?. Galdera horiek eta gehiago landuko dituzte ilbeltzaren 12an, ostiralean, 17:30etik aurrera Leitzako Herri Aretoan. Erleta Eskolak, Denok Bat Guraso Elkarteak eta Leitzako Udalak antolatu dute tailerra eta Miren Ros hezitzaileak zuzenduko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun