Leitzara ere ailegatu dira Hiru Errege Magoak

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 8a, 18:00

Ez zuen ohiko distira izan Leitzan Erregeen etorrerak. Euria goian behean ari zuenez, bertan behera utzi behar izan zuten kabalgata. Udaletxeko karrapean egin zieten harrera Meltxor, Gaspar eta Baltasarri eta etxeko txikienen eskaerak entzun eta goxokiak banatu zituzten. Urtero bezala, ekitaldi honen gastuak ordaintzeko boletoak saldu ditu Aurrera Elkarteak. Zozketaren irabazlea 122 txartelaren jabea dela jakinarazi dute. Argazkiak: Pablo Feo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun