Herriko plazan eginen diete harrera Leitzan eta Goizuetan. Areson, berriz, etxez etxe ibiliko dira opariak banatuz. Egun seinalatu hauetan, doinu bereziak ere adituko dira Leitzan eta Areson: zintzarriak, joaleak, karrakak... astinduz aterako direlako kalera. Batzuen ustez, Erregeen kabalgataren iragarle izanen dira doinu horiek, baina kabalgatak egiten hasi aurrekoa omen da ohitura. Jada neguko garai hotz eta ilunenak igaroak izaki, neguko solstizioa pasa eta eguna luzatzen hasia denean, lurrari esnatzen lagundu eta udaberrirako prestatzen hasteko, jotzen omen zituzten zintzarriak eta joaleak herritarrek.