Bertan behera utzi dute Euskal Herria Mendi Erronkak iganderako antolatua zuen irteera

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 4a, 14:00

Lekunberri eta Leitza arteko etapa oinez egitekoa zuten igandean.

Ilbeltzaren 7an egitekoa zuten Euskal Herria Mendi Erronkako ibilbidea oinez osatzeko falta zitzaien azkeneko etapa, baina eguraldi txarra iragarri dutenez bertan behera utzi behar izan dute hitzordua. Aurrerago antolatu eta data berria jakinaraziko dutela adierazi dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun