Zinemaz gozatzeko aukera izanen dute asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 4a, 09:00

Jatorri txinatarra du euskaraz eskainiko duten animaziozko filmak.

Ilbeltzaren 6an eta 7an haur eta helduentzako zinema eskaintza izanen dute Leitzako Herri Aretoan. 17:00etan Boo Kway eta museoaren lapurreta animaziozko filma eskainiko dute euskaraz. Segidan, 19:30ean, helduentzako saioa izanen da eta Ocho apellidos marroquis filma proiektatuko dute.  

Haurrentzako saiorako sarrerak online erosten dituztenek lau eurotan eskura ditzakete eta egunean bertan, bost eurotan. Helduentzako saiorako txartelak berriz,  aldez aurretik bost eurotan edo leihatilan sei eurotan salduko dituzte.  Zinema bonuak oraindik eskuragarri daudela ere jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun