Euskal Herria Mendi Erronkako antolatzaileek ibilbidea oinez lau etapatan egiteko aukera eskaini dute. Urtarrilaren 7an, igandean, eginen dute azkeneko zatia, Lekunberri eta Leitza artekoa. Goizean, 08:00etan aterako dira Lekunberritik eta 21 kilometroko bidea izanen dute Leitzako plazaraino. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute urtarrilaren 4a baino lehenago info@ehmendierronka.eus helbidera idatzita edo 676 87 50 89 telefonora idatzita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.