Patxi Bakerok eta Esteban Arozenak irabazi dute Umore Onak antolatutako mus txapelketa

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 3a, 11:00
Hogeita bat bikotek parte hartu zuten.

Urtezahar arratsaldean mus txapelketa antolatu zuen Umore Ona Ekarteak. Urteroko ohitura bihurtu da askorentzat eta horren erakusle da aurtengo txapelketak izan duen arrakasta. Azkeneko lau urteetako parte-hartzaile kopuruak gaindituta, 21 bikote aritu ziren musean. Lehia bizia izan zen, lau ordu baino gehiago iraun zuen txapelketak, 16:00ak aldera hasi eta 20:00ak jota jakin ziren txapeldunen izenak. Patxi Bakero eta Esteban Arozena herritarrek lortu zuten garaipena Hernaniko Xixo eta Aranon bizi den Jon Mariren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun