Giro ezin hobea izan dute Leitzako San Silvestre lasterketan

Ttipi-Ttapa 2024ko urtarrilaren 2a

Berrikuntzekin heldu zen aurtengo Leitzako San Silvestre lasterketa. Adina kontuan hartu gabe, norberak aukera zezakeen lasterka egin beharreko distantzia eta horrek eraginda, akaso, inoizko parte hartzaile kopururik handiena bildu zen: 240 lagun inguru. Giro ezin hobea sortu zen korrikalarien eta ikusleen artean. Mozorro hoberena zuten lasterkariek saria eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun