Oier Apezetxea txapeldunorde izan da bigarren mailako binakako erremonte txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 2a, 14:00

Lehen mailako eta bigarren mailako txapeldunak eta finalistak larunbatean Galarretan. Argazkia: Maialen Andres

Irazurekin batera galdu zuen Goikoetxea V.aren eta Aiestaran VI.aren kontrako final estuan

Tanto bakarragatik ez du bigarren mailako binakako erremonte txapelketa irabazi Oier Apezetxea erremontista goizuetarrak. Irazurekin bikote eginez, abenduaren 30ean jokatu zuen finala Goikoetxea V.aren eta Aiestaran VI.aren kontra. Lehenbiziko jokoa hauek irabazi zuten (15-11), bigarrenean Irazu eta Apezetxea gailendu ziren (13-15) eta kitarakoan 8-7 nagusitu ziren txapeldunak.

Urriza eta Azpiroz lehen mailakoan

Lehen mailako finalean, berriz, Urriza eta Azpiroz suertatu ziren txapeldun, Ansa II.ari eta Martiarenari bi jokoak irabazita (13-15 eta 14-15). Lehia ederra eta berdindua izan zen, bai gibeleko kuadroetan, Uitziko bi atzelarien artean, baita aitzinekoetan ere, Oriamendiko bi aurrelari onenen artean. Halere, azkenean urdinen alde erori ziren bi jokoak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun