Albina Stardust eta Divina Comediak drag showa eskainiko dute asteazkenean Atekabeltzen

Albina Stardustek eta Divina Comediak emanaldia eskainiko dute.

Neguan Atekan hotzik ez zikloaren baitan, ekimen berezia antolatu dute Lañaidek eta Leitzako Gazte Asanbladak urtarrilaren 3rako. 18:30ean hasita, Albina Stardustek eta Divina Comediak drag showa eskainiko dute Atekabeltzen. Sarrera dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun