Goizuetako Umore Ona Elkarteak mus txapelketa eginen du abenduaren 31n

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 27a, 08:00
Nahi duen orok parte hartu dezake.

Ohitura onak mantendu eta urteroko hitzordua antolatu du Umore Ona elkarteak abenduaren 31n. Mus txapelketa eginen dute eta txapelketa irekia izanen da, nahi duen orok parte hartu dezake. Umore Ona elkarteko goiko lokalean jokatuko dituzte partidak eta interesa dutenek momentuan bertan izena emateko aukera izanen dute. 16:00etan elkartuko dira eta bikoteak antolatu ondotik hasiko dira partidak jokatzen. Irabazleek sariak izanen dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun