Urtea mendi kaxko batera igoz bukatzeko proposamena egin du Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak. Mandoegira igoko dira eta 08:00etan abiatuko dira herriko plazatik. Bost ordu inguruko itzuli zirkularra izanen da. Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du eta urteari amaiera emateko brindisa eginen dute tontorrean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.