Bost distantzia desberdin egiteko aukera izanen da, adina kontuan izan gabe. 16:00etan abiatuko dira 300 metroko ibilbida egitea aukeratzen dutenak. 16:15ean 600 metro egin nahi dituztenak eta 16:30ean beste hiru ibilbide luzeagoak egin nahi dituztenak. Bakarrik edo taldean parte hartu eta jarduera fisikoa eginez ongi pasatzera animatu nahi dituzte herritarrak.