Orantzaroa ospatzeko prest daude Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 22a, 17:00

Abenduaren 24an Leitzako plaza magiaz beteko da.

Abenduaren 24an Orantzaroa ospatuko dute Leitzan. Bezperan, gabon kantuen entsegua antolatu du Denok Bat Guraso Elkarteak. Abenduaren 23an, 11:30ean egin dute hitzordua karrapean.  Abenduaren 24an 11:30ean aterako dira kalejiran eskolatik plazaraino eta 18:30ean Orantzaroaren etorrera eta gaueko pertsonaien agerraldia izanen da plazan. Dantzari, musikariek... lagunduta ilunabar magikoa izanen da. Bide batez, herritarrak etxe atari edo balkoietan Orantzaroak jartzera animatu nahi izan dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun