Euskal Herriko XXV. Txistorra lehiaketa egin dute abenduaren 20an Ordizian. 48 partaide izan dira eta Lizarraga harategiak bigarren postua eskuratu du. Goizuetako harategiaren izenean parte hartu du lehiaketan, baina Leitzan ere badute beste harategi bat. Zarauzko Biyona Janari Denda izan da irabazlea, 196,40 punturekin. Bigarren postua Lizarraga Harategiak eskuratu du, 186,50 punturekin eta hirugarren saria Ormaiztegiko Deba Harategiarentzat izan da. Irabazleak txapela eta sailkatu guztiek garaikurra eta diploma eskuratu dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.