Belako taldeak kontzertua eskainiko du Atekabeltzen abenduaren 29an

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 27a, 09:00

Belako taldea ariko da zuzenean abenduaren 29an.

Abenduaren 29an Belako taldearen zuzenekoaz gozatzeko aukera izanen dute 22:30etik aurrera Leitzako Atekabeltz Herrigunean. Sarrerak 10 eurotan jarri dituzte salgai eta aldez aurretik Torrean eskura daitezke. Ondoren, parrandak segida izanen du Gorriontxu eta Laztana DJekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!