'Black is Beltza II: Ainhoa' filma ikusteko aukera izanen da abenduaren 26an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 22a, 14:00

Fermin Muguruza da filmaren zuzendaria.

Neguko iluntzeak goxatu eta kulturaz gozatzeko, hainbat proposamen egin dituzte Atekabeltzen. Abenduaren 26an, 19:00etan, Black is Beltza II: Ainhoa filmaren emanaldiarekin hasiko dute Neguan hotzik ez zikloa eta txokolate beroa ere banatuko dute.

Sinopsia

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun