Areson saio praktikoa egin dute eta hegaztiak sareetan harrapatu, eraztuna jarri, bere izena eta izen zientifikoa ikasi eta aske utzi dituzte berriro. Buztan luzeak, Txantxangorriak, Txolarreak eta Txepetxak ikusi dituzte eta tartean, gure inguruan hain ohikoa ez den Alpeetako Erregetxoa. Oso tailer polita izan dela adierazi dute eta gustura egon dira ikasle eta irakasleak.