Kantu batzuk bakarka eskaini ondotik, bi abesbatzek elkarrekin abestu zituzten kantu batzuk emanaldiaren bukaeran. Euskal kantuekin batera, beste hizkuntzetan ere aritu ziren kantuan.
Eguberrien atariko izan ohi da Goizuetako abesbatzek herrian ematen duten kontzertua. Aurten ere ez dute huts egin eta abenduaren 16an emanaldia eskaini dute Goizuetako Umore Ona eta gaztetxoen abesbatzek. Helduak Eneko Amundarainen gidaritzapean aritu ziren eta gaztetxoen zuzendari lanetan Ainara Narbarte aritu zen.
Kantu batzuk bakarka eskaini ondotik, bi abesbatzek elkarrekin abestu zituzten kantu batzuk emanaldiaren bukaeran. Euskal kantuekin batera, beste hizkuntzetan ere aritu ziren kantuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.