Go!azenek emanaldia eskainiko du larunbatean Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 19a, 09:00

Go!azeneko 10. denboraldiko aktoreek eskainiko dute emanaldia larunbatean Leitzan.

Go!azen-eko aktoreak Leitzako Herri Aretoko oholtzara igoko dira abenduaren 23an, larunbatean. 18:00etan hasiko da emanaldia eta hamargarren denboraldiko Basakabiko istorioez, kantu berriez... gozatzeko aukera izanen dute ikusleek. Abenduaren 10ean internet bidez salgai jarritako sarrera guztiak berehala saldu zituzten, baina egunean bertan leihatilan ale batzuk salduko dituztela jakinarazi dute. Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dute leihatila eta sei eurotan salduko dituzte sarrerak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun