Lau saski zozketatuko ditu Leitzako Kaxkabeltza elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 18:00

Bezeroek txartel bana lortuko dute, beraien datuak idatzi eta Kaxkabeltzeko komertzioetan jarri dituzten kutxetan sartzeko.

Urtarrilaren 7ra arte Leitzako Kaxkabeltzako komertzioetan erosketak egiten dituztenen artean lau saski zozketatuko dituzte: 700 euroko balioa duen ongizate saskia, 800 euroko balioa duen jan-edan saskia, 500 euroko zerbitzuen saskia eta 500 euroko moda saskia. Kaxkabeltza elkarteko kideak atalka, lau saski horietan banatu dira. Saridunak egokitu zaion saskiari dagozkion komertzioetan erabili beharko du irabazitako dirua. Zozketa urtarrilaren 12an Karrape irratian izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun