Organikoa bereizteko kubo eta poltsak banatuko dituzte abenduaren 15ean eta 18an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 10:30

Hondakin organikoa kudeatzeko bitartekoak emanen ditu Mendialdea Mankomunitateak.

Mendialdea Mankomunitateak hondakin organikoa kudeatzeko kuboak eta poltsa konpostagarriak banatuko ditu Goizuetan. Umore Ona Elkarteko beheko azokan eginen dituzte banaketak gaur, hilak 15, 16:00etatik 18:00etara eta astelehenean, hilak 18, 09:30etik 13:00etara. Bide batez, hondakin organikoa bereizteko bi modu daudela gogorarazi du mankomunitateak: hondakinak poltsarik gabe konpostagailura botatzea edo poltsa konpostagarrietan edukiontzi marroira botatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun