A-15 errepidea itxiko dute larunbat goizaldetik gauerdira arte

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 09:30

Berastegiko eta Andoainen Sorabillako lotuneetan itxiko dute errepidea.

Leitzarango autobidea bi noranzkoetan itxiko dute abenduaren 16ko 05:00etatik gauerdira arte. Oindolar tunelean lanak egin behar dituzte eta beharrezkoa izanen da trafikoa erabat etetea.

Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea, eta Iruñera bidean, Andoainen Sorabillako lotunean. Leitzaldetik Donostiara doazenei, GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza) joatea gomendatu diete eta Iruñera doazenek, Leitza eta Uitzi arteko errepidea (GI-2135) erabil dezakete. Ibilbide luzeko joan-etorrien kasuan, N-1 errepidea hartzea eta Altsasutik joatea gomendatu dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun