Leitzako ihoteetako karrozak prestatzeko tokia eskainiko du udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 16a, 13:30

2019ko Leitzako ihoteetako karroza bat

Urtarrilaren 28an eginen dute Leitzako ihoteetako karroza desfilea. Aurretik lan egitea eskatzen du horrek eta karroza egiteko tokia behar dutenei irtenbidea eskainiko die udalak. Landa industriagunean duten pabiloia jarriko dute herritarren eskura. Interesa dutenek kulturazinegotzia@leitza.eus helbidera idatzi beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun