Mendiko larreak erre nahi dituztenek eskaerak aurkez ditzakete Goizuetako Udalean

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 16a, 12:30

Eskaerak urtarrilaren 31ra arte aurkez ditzakete.

Mendian larreak erre nahi dituztenek baimen eskaera, terrenoaren eskrituraren kopia eta planoaren kopia aurkeztu beharko dituzte Goizuetako udaletxean urtarrilaren 31ko eguerdia baino lehenago.

Mendian larreak erre nahi dituztenek, baimen eskaera aurkeztu beharko dute datu guztiekin (izen-abizenak, helbidea, telefonoa) eta sinatuta. Horrekin batera, terrenoaren eskritura osoaren kopia ere eraman beharko dute (eskaera egiten duenak eskrituran agertzen den pertsona beharko du izan) baita planoaren kopia ere, lekua markaturik eta katastroko erreferentziarekin. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 31ra arte egonen da zabalik, udal bulegoetan 12:30 arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun