Euskal Herria Mendi Erronkako dortsal guztiak agortu dira

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 16:00

610 lasterkarik eman dute izena Euskal Herria Mendi Erronkan.

Euskal Herria Mendi Erronkaren hamargarren edizioa ekainaren 1ean izanen da. Azaroaren 15ean ireki zuten izen-emateko epea eta hamabost egunean, dortsal guztiak agortu zirenez, itxaron zerrenda ireki dute.

Denera, 610 lasterkarik zuten izena emateko aukera: 500 lasterkarik bakarka eta 30 bikotek. Aurten, lehen aldiz historian, Nafarroako Mendi eta Eskalada federazioak eta Euskal Mendizale federazioak bat egin dute eta Euskal Herria Mendi Erronka, Euskal Herriko Ultra txapelketa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun