2022ko otsailean jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko zituela Leitza eta autobidearen artean erortzea izan zen tokiko mendi-mazela egonkortzeko lanak. Ezpondak duen pisua murrizteko materiala kendu eta higaduraren aurkako sare fin bat jarri dute. Hartara, lurrean pikotxekin ainguratutako metalezko sare bat paratu dute eta, obra horrekin, lur-jausi berri bat saihestuko dela espero dute.