Euskararen Eguna ospatzen ari dira Areson

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 3a, 16:08

Euskararen Eguna ospatzen ari dira goizean goizetik Areson. Eguerdian kalejira egin dute herrian eta beraien eskubidea delako Nafarroan euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute. Ipuin-kontalarien saioa izango dute arratsaldean, haurrentzako jokoak eta pizza jatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun