UEMAk 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina aurkeztu du gaur eguerdian Leitzan, hedabideen aurrean egindako agerraldian. Dabid Anaut Leitzako alkatea, Ainhoa Belauntzaran Leitzako Erleta eskolako zuzendaria, Eneritz Maiz UEMAko teknikaria eta kanpainaren arduraduna izan dira bertan. Euskaldun arrazalizatuen aurrean herritarrek dituzten aurreiritziak gainditzeko deia da kanpaina. Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla nabarmendu nahi duena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!