Aranoko eta Goizuetako cross country moto lasterketa igandean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 1a, 14:00

Igande honetan, abenduaren 3an, cross country moto lasterketa eginen dute Aranon eta Goizuetan barna. Goizean eginen dute eta umeek zein helduek parte hartuko dute. Bideoan joan den urteko lasterketako irudiak ikus daitezke. Iñaki Etxeberria Aranazek grabatutakoak dira. 

08:30etik 09:00etara umeen egiaztapenak eginen dituzte eta 10:00etatik 11:00etara helduen txanda izanen da. 09:30ean umeen errekonozimendu buelta eginen dute eta 11:30ean, berriz, helduena. Ondotik lasterketak hasiko dira: 10:00etan umeena eta 12:00etan helduena. Hitzordua borobiltzeko sari banaketa 14:30ean eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun