Haur eta helduentzako filmak eskainiko dituzte asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 29a, 13:00

Sing Street filma larunbatean eta igandean ikusteko aukera izanen da.

Haurrentzako Abentura erraldoia filma eskainiko dute eta helduek John Carney zuzendariaren Sing Street filma ikusteko aukera izanen dute. Film bakoitza bi egunetan botako dute, abenduaren 2an eta 3an. Haurrentzako saioak 17:00etan hasiko dira eta helduenak 19:30ean. Abentura erraldoia filma euskaraz eskainiko dute eta Sing Street filma berriz, larunbateko saioan jatorrizko bertsioan eskainiko dute euskarazko azpitituluekin eta igandekoan euskaraz.

Saioetako sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izanen dute kulturaleitza.eus helbidean. Abentura erraldoia ikusteko sarrerak aldez aurretik erosiz gero 4 euro ordaindu beharko dituzte eta egunean bertan 5 euro. Sing Street  filma ikusteko berriz, aldez aurretik 5 euro eta egunean bertan 6. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun